Oikiako autobus geltokiaren eremuan eraberritze lanak egin ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Oikiako bizilagunen eskaria jaso eta gero, autobus geltokian zenbait konponketa egin ditu Udalak. Gainera, geltokiaren pareko edukiontzi-gunea txukundu da.

Autobus geltokiari zutabe eta teilatu berriak jarri zaizkio, eta paretak egonkortu dira. Halaber, geltokiaren ondoko edukiontzi-gunea txukundu da. Bizilagunen eskaerei erantzunez egin dira konponketak, eta 11.220 euro erabili dira lan horietarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide