Turismo teknikari laguntzailearen kontratazio prozesuko behin betiko merituen balorazioak argitaratu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2021ko uzt. 30a, 16:06

Behin-behineko merituen balorazioaren aurrean aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, merituen behin betiko puntuazioak argitaratu ditu Zumaiako Udalak.

Jardunaldi osoan lan egingo duen turismo teknikari laguntzailea kontratatuko du Udalak, abuztuan eta irailean lan egiteko. Turista, bisitari eta herritarrei informazio turistikoa eman, eta horretarako beharrezkoak diren tresnak garatu eta jarraipena egin beharko ditu langileak.

Lanbideren bidez hautagaien zerrenda jaso eta gero, baldintzak betetzen dituztenen behin behineko puntuazioak argitaratu zituen Udalak. Orain, aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, merituen behin betiko puntuazioak argitaratu ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide