Urte honetan, bost dira indarkeria sexistaren ondorioz eraildako emakumeak Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur, urriak 13, 20:00an, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.