Udalaren esker ona Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2022ko urt. 12a, 09:00

Hamarnaka boluntariori eta herriko elkarteei esker antolatu ahal izan du Udalak Gabonetako egitaraua. Urte berezia izan arren, zumaiarrak elkarlanaren adibide izan dira beste behin.

Zenbait ekitaldi bertan behera utzi behar izan badira ere (jaiotza edota haur parkea, besteak beste), elkarte eta norbanakoen inplikazioari esker, Olentzero, Gomezago, eta Hiru Errege Magoak Zumaian egon ahal izan dira beste urte batez. Gainera, neurri guztiak hartuta, San Silbestre lasterketa ere egin ahal izan zen.

Ekitaldi horiek guztiak antolatzea ezinezkoa litzateke herritarren parte hartzerik gabe, eta horregatik, Zumaiako Udalak esker ona adierazi nahi die ekitaldien antolaketan zein egunean bertan ekarpena egin duten boluntario zein elkarteei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide