EUSKARAREN EGUNA izango dugu abenduaren 3an. Honen harira, Zumaiako Herri Eskolan egitarau oparoa prestatu dugu eskolako komunitatea osatzen dugun guztion artean.
Egunaren aurretik, mailaz maila prestaturiko leloak leihoetan eta bi eraikinetako toki esanguratsuetan jarriko dira. Honekin batera, astearteko irratsaioa (abenduaren 1ekoa) Euskararen Egunari lotua joango da.