OLENTZERO ETA GOMEZAGO HERRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Abenduaren 22ko goizean etorriko dira gure artera GOMEZAGO eta OLENTZERO.

Aurreko egunetan, kantuan  jardun dute eskolako haurrek, eskutitzak idatzi dizkiote Olentzerori eta postontzian sartu. Ekarriko ahal diete eskatutako guztia!
Urduri daude baina eguna etortzeko irrikitan.

Goizeko 10:00etan etorriko dira gure aretora. Txikienetik hasita(HH2) LHko 2. mailara bitarteko haurrek egingo diete harrera biei.
Hamaiketakoa prestatuta dago, baserritar jantziak lisatuta… eta trikitixak lagunduta kantatzeko prest denok.

ENE, ENE… BIDEAN DIRA!
http://www.zumaialhi.eus

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide