INAUTERIAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Datorren ostiralean, otsailak 5, ospatuko dugu INAUTERI FESTA Zumaiako Herri Eskolan. Euskal Inauteria da gurea. Mailaz maila pertsonaia desberdinak (mamoxarroak, kaskarotak, txatxoak,…) irudikatzen ditugu eta maila bakoitzak bere dantza propioa ikasten du. Aurten , Haur Hezkuntzakoak ARGITXO iratxoak izango dira.

Inauteri festa Sagarbideako patioan ospatuko da. Bertan, arratsaldeko 3etatik hasita, mailaz maila ikasitako dantzak eskainiko dizkiete ikasleek etorritako guztiei.

Ondoren, desfilean abiatuko dira kaleetan zehar Beheko plazara iritsi arte. Hementxe emango zaio bukaera festari.

Gonbidapena luzatzen dizuegu. Etorri gu ikustera!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide