Montessori metodologian sentsibilizazio formakuntza, iniziatiba eta asmo horietatik sortu da. Urriaren 19an, Aita Mariko eraikuntzan, Haur Hezkuntzako irakasleok, XX. mende hasieran Maria Montessori hezitzaile italiarrak sortu zuen eredu pedagogikoari buruzko hurbilketarako ikastaroa izan genuen.
Estitxu Elgorriagak masterra egin zuenetik Montessori eredua eskola publikoan integratzeko lanean ari da, eta horrela bere esperientzia gurekin konpartitu zuen.
Metodologia honen xedeak hauek dira:
- Haurraren ikasketa giroa bere garapen mailara egokitzea.
- Haurraren autonomia bilatzea.
- Irakaslearekiko menpekotasuna ezabatu, umea bere heziketa eta garapenaren jabe egiteko. Ikastetxea ez da irakasleak eduki batzuk transmititzeko lekua; haurraren adimena eta alderdi psikikoa garatzeko tokia baizik, material didaktiko bereziarekin.
Oso gustura egon ginen, eta metodologia honen materialarekin aritzeko gogoarekin gelditu ginen; beraz, ziur gaude formazio honek bere luzapena izango duelako.
Informazio gehiago: http://www.argia.eus/argia-astekaria/2465/hezkuntza