“NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI BERDINEN ARTEKO GATAZKAK KONPONTZEN”
Iazko ikasturtean (2015-2016) izen bereko formazio saioa jaso genuen irakasleok GEUZen eskutik (Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa).
Gaiari segida eman nahian, gurasoei luzatu zaie aurten formazio honetan parte hartzeko aukera eta erantzuna esanguratsua izan da: 60 guraso inguru bildu ziren urriaren 19an, Sagarbideako aretoan, orientabide batzuk jaso, kezkak partekatu eta elkar-truke emankorra izateko asmoarekin.
Seme-alaben gatazkak nola kudeatu eskolan baina, batez ere, nola kudeatu etxean. Nola egin aurre gatazkei, identitatea, auto-estimua eta emozioak garatzen ari diren urte gorabeheratsu horietan.
Nolakoa izan behar duen gurasoen esku-hartzea, nola negoziatu eta akordioetara ailegatu.
Gai korapilatsua, dudarik gabe. Soluzio magikorik ez baina denon esperientziatik abiatuta, elkar-trukean jasotakoarekin eta entzundakotik baliagarriak izan zitezkeen jarraibideak jaso ziren.