Gaur egungo gizartean, daramagun bizimodua kontuan izanik, gero eta indar handiago hartzen ari dira Mindfulness-ak eta Emozioetan hezteak; hau da, erabateko arreta eta emozioen autogestioa lantzea pertsona bere osotasunean hartuta.
Joan zen azaroaren 8an eta 9an, Zumaiako Herri Eskolako irakasleok formazio-sentsibilizazio saioa izan genuen “Atseden” taldeko Ainhoa Zurimendiren eskutik.
Irakasleon etengabeko formazio honetan, Hezkuntza Emozionalaren txanda iritsi zitzaigun, eta bertan Ainhoa Zurimendi psikologoak, “Balioetan hezteko eta ongizate emozionala lantzeko” hainbat aholku eta jarraibide eman zizkigun.
Lehendabizi, balioetan irakasteari eta ikasteari buruz aritu zen:
Bukaeran meditazioari buruz hitz egin zigun; hau da, erabateko arreta edo Mindfulnessari buruz.
Ikasgelan meditazioa bi zatitan banatzen du:
Isiltasunean ikasten erakutsi behar zaio.
Jolas kooperatiboak erabiltzen ditu.
Arnasketan arreta jartzeko.
Oso saio interesgarria gure lanari buruz hausnarketa sakona egiteko eta garrantzia non jarri behar dugun gogoratzeko.