Gure ikasleen zoriona eta arrakasta lortzeko helduok beraiekin dugun hartu emanak izugarrizko garrantzia eta eragina du. Hau dela eta, 2014-15 ikasturtean hasi ginen Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoentzako heziketa inguruko tertuliak antolatzen. Ikasturte honetan egokia ikusi dugu Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendutako Tertuliak antolatzea.
Ikasturtean zehar hiru Tertulia egiteko asmoa dugu eta bertan ikastetxeko aholkulariak izango gara koordinatzaile, moderatzaile eta dinamizatzaile lanak beteko ditugunak.
Heziketa Tertulia hauen helburu nagusiak hauek dira:
- Heziketa gaien inguruan hitz egin eta partekatzeko gune atsegin bat sortzea.
- Gure seme-alabekin erlazionatzeko estiloaz eta honek duen eraginaz hausnartzea.
Azaroaren 22an eta 29an izango dira Tertulia hauen lehen saioak. Bi saio hauetako gaia “Nola lagundu diezaiekegu gure seme-alabei ikasketetan?” izango da. Ikerketek diote ikasketetan arrakasta izateko familiaren eragina handia dela. Hau dela eta, saioan landuko dugu:
1.- Zerk eragiten duen ikasketetan.
2.- Zein jarrera edota heziketa estilo izan liteke egokiena?
3.- Etxeko lanetan, nola lagundu seme-alabei? Zein da gurasoen eginkizuna?
NON: Sagarbideko aretoan
NOIZ:
- Azaroaren 22an, 14:45ean, euskaraz.
- Azaroaren 29an, 17:30ean, gazteleraz.
Saioen iraupena ordu eta erdikoa izango da.