Pasa den maiatzaren 6an Zumaiako Institutuko ikasleek elkartasuna erakutsi nahi izan zieten izugarrizko oinazea pairatzen ari diren Errefuxiatuei. 14:00etan bazkari solidarioa izan zen, gero, bertako egoera erakusteko antzerkia. 17:00etan kontzientziatzeko hitzaldia izan zen Silvia Carrizoren eskutik. Eta festa amaitzeko musika eta bertsoak izan ziren murala pintatzearekin batera.
Errefuxiatuentzat bizi baldintza duin batzuen aldarripean festa-giro ederra izan zen eskolan.
Hona hemen Peio Etxabek bertan jarritako bertsoak.
Gaia: ume errefuxiatu bat harresia gurutzatzen ikusten duzu, zure betebeharra tiro egitea da.
Doinua: mutil koxkor bat.
Gure aldera pasa nahiean hortxe da mutil gaztea zeinen momentu hunkigarria aldi berean tristea nere betebeharra da orain honi tiro egitea horretarako preparatuta begi aurrean trastea buruak gauza bat esaten dit baina bihotzak bestea |
Hesi handia pasa dut eta bera jarri da gustora noraezean korrika hasi alde egiteko aproba baina badaki neregatikan ezta joango inora nik aste izaten utziko dizut askoz hobe izango da baina legeak esan bezala tiro egin det albora |
Ikusi hemen egun honetako argazki guztiak