Azaroaren 25a da emakumeek jasaten duten bortizkeriaren kontra azaltzeko nazioarteko eguna. Zumaiako Herri Eskolak ere indarkeria matxistarik gabeko herria nahi duela adierazi du gaur jolastordu garaian. Zinta dantza koloretsuaren bidez, emakumeen kontrako bortizkeriak sortzen dituen korapiloak irudikatu dituzte ikasleek. Baina, korapilo latz horiek askatu egin daitezkeela erakutsi dugu: bakoitza bere jarreratik abiatuta eta gainontzekoekin koordinatuta.
(bideoa) https://www.youtube.com/watch?v=QmKEnqNhcbI
Era berean, patioan zinta koloretsuekin jantzi dugu zuhaitz bat, eta indarkeriaren kontrako mezuak jarri dituzte ikasleek bertan. Egoeraren jakitun izatea da lehenbiziko urratsa eta norabidea markatzeko pausoak ematea hurrena.