Zumaiako Herri Eskolara iritsi dira Gabonak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016ko abe. 23a, 13:58

Zumaiako Herri Eskolara iritsi dira Gabonak. DBHko ikasleek argi erakutsi dute sukaldari trebeak direla, sekulako kutixiak prestatu dituzte-eta pintxo lehiaketarako. Postal lehiaketan ere artista ugarik hartu du parte, bejondeizuela! Horrez gain, aretoa borborka jarri dute ikasleek euren musika, bertso, abesti eta dantzekin. Hori da gozamena, urrea balio duzue! Orain oporren garaia da. Ondo pasa guztiok eta indarberrituta itzuli!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide