Matematikaren arloko Udaberriko Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017ko ots. 26a, 12:37

Madrilgo Complutense Unibertsitateak matematikaren arloko Udaberriko Lehiaketaren 21.edizioa prestatu du aurten ere.


Matematikaren alderdi ez-mekanikoak bultzatu nahi ditu lehiaketa honek: pentsamendu logikoa, geometria, zenbakien propietateak, probabilitateak... Izan ere, horiek lantzeak lagundu egiten baitu gazteen pentsamendu-egiturak osatzen.


Lehen fasea ikastetxean bertan egiten da, eta sailkatzen direnak Leioako Zientzia Fakultatean lehiatuko dira Euskal Herriko gainontzeko gazteekin.


Otsailak 24an egin dugu lehiaketa honen lehen fasea. DBH 1eko 14 ikaslek eta DBH 3ko 2k hartu dugu parte, ilusio eta gogo handiz. Ea sailkatzen garen!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide