MARTXOAK 8. EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an Zumaiako Herri Eskolan bat egingo dugu herri mailan egunaren harira antolatu diren ekintzekin.

Aurtengo leloa “HAMAIKA KULTURA, ESKUBIDE BERBERAK” da. Eguna ospatzearen arrazoiaren inguruan arituko gara, garai bateko egoerari erreparatu eta gaur egungoaren inguruko hausnarketa bideratzen saiatuko gara, beti ere, guretzat ezinbesteko diren printzipioak oinarri hartuta: hezkidetza eta berdintasunezko harremanak.

Egunari dagokionez gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. 6. eta DBHko ikasleek 11:30ak aldera giza katea osatuko dute eta ondoren, Beheko Plazan, manifestu bat irakurriko dute eta bertsoak kantatu.

HHkoek eta LHko (1-2-3-4. mailetakoek) gelan Unitate Didaktikoari bukaera emateaz gain, egunarekin erlazionatutako marrazkiak egingo dituzte ondoren zintzilikatzeko.

Ekitaldi osoa Mikel Markez: “Konplize ditut eta” eta Huntza: “Aldapan gora” taldearen abestiekin girotuta.

http://www.zumaialhi.eus

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide