Korrika Txikia egingo dugu bihar arratsaldean

Asteartetik asteazkenerako goizaldean igaroko da 20. Korrika Zumaiatik, 02:54ak aldera. Hau ospatzeko, bihar arratsaldean Korrika Txikia egingo dugu ikasleekin.

Prest gaude KORRIKArako. Abestia ikasi dugu eta gogorik ez zaigu falta euskararen aldeko ekimen eder honetan parte hartzeko.
Martxoaren 30ean  Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean bukatuko da dagoeneko 20. Korrika den hau.
Gurean, nola ez, KORRIKA TXIKIA ospatuko dugu, apirilaren 4an.
Arratsaldeko 15:15ean emango zaio hasiera. Mailaz maila herriko gune jakinetan jarriko gara eta LEKUKOA elkarri pasatuz Beheko Plazako frontoi txikira joango gara.Han, lekukoan gordeta eraman den mezua irakurriko da.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide