DBH 4ko ikasleak Usurbilgo Lanbide Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Ikasle hauek DBH bukatu eta etapa berriari ekin behar diote hurrengo ikasturtean. Horregatik, hainbat aukera zuzenean ezagutzeko aukera dute.

Martxoaren 24an, Usurbilgo Lanbide Eskolara joan ginen, DBHko 4. mailan Fisika eta Kimika eta Jarduera Profesionalari Aplikatutako Zientziak ikasgaiak ematen dituzten ikasleekin, Energia berriztagarrien instalazio berritzaileak ezagutu zitzaten. Ikasleak, hiru taldetan banaturik, Usurbilgo Lanbide Eskolak dauzkan instalazio berritzaileak ikusi zituzten, eta bertan hainbat tailerretan parte hartzeko aukera ere izan zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide