(BIDEOA) Biziberrituta itzuli da txanala bere jatorrira

Zumaiako Herri Eskolak arrantzako ontzien ondarea zentzurik praktikoenean dibulgatzeko proiektua burutu du: bailarako angulazaleen azken txanala berritu eta uretarako moduan jarri dute. Gaur, Zumaiako Itsas Kiroldegian bota dute uretara eta Beduaraino arraunean joan dira, hangoxea baitzen txanala. Biziberrituta itzuli da bere jatorrira, eta festa giroan egin diote harrera bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide