Udaberriko kontzertua Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017ko api. 10a, 16:47

Herri Eskolan, udaberriko kontzertua Eguzki printzek goxatu dute eskolako giroa, patioko zuhaitzak hosto-berritzen ari dira eta loretan daude gure gereziondo eta tulipanak. Zumaiako Herri Eskolara ere iritsi da udaberria eta musikarekin egin diogu ongi-etorria. Marije Arratibel musikako irakasleak gidatuta, musikari-talde aparta aritu da kontzertua ematen gure patioko zelaian. Ikasleez gain, bertan bildu dira txikienen bila etorritako gurasoak eta doinuei jarraika iritsi diren irakasleak ere. Hauxe da gure eguneroko ekosistema; ekosistema hezitzailea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide