Jon Dominguez omendu dute gaur Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Aste Santuko oporrak hartu aurretik, Herri Eskolako ikasleek antolatuta emozioz betetako omenaldia egin diogu iazko udan hil zen Jon Dominguezi. Lehenbizi, arte landare gazte bat landatu dugu patioko zelaian eta bere alboan jarri da irakasle batek egindako eskultura bat ere, oroigarri gisa. 

Ondoren, dantzariek ohorezko agurra egin diote eta bertsolariek gogorarazi digute omenaldia lagun guzti-guztien izenean egin dela. Gertuko senideen hitzek eta musika doinuek oroitzapenak astindu dizkigute bertan bildu garen ikasle, irakasle, lagun eta familiakide guztioi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide