Otsagabiako eta Garraldako institutuetako ikasleak zumaiarrekin batera pasatu dituzte hiru egun, eta edozein arlotan euskara naturaltasunez darabilen herria ezagutu dute. Horrek euren euskara indartzeko eta euskararekiko dituzten aurreiritziak aldatzeko balioko dio askori. Elkartruke honen balioa ikerketa soziolinguistikoek berresten dute; izan ere, bailara hauetako ikasle nafar askok euskararekin izan duten esperientziarik atseginena zumaiarrekin egotea dela adierazten dute. Bestalde, azpimarratzekoa da familiek erakutsi duten konpromisoa eta borondatea elkartrukea paregabea izan dadin. Eskerrik asko guztioi!