Gipuzkoako Pala Txapelketan irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Atzo izan ziren Gipuzkoako pala-txapelketako finalak. Iaz bezala, aurten ere zumaiarrak lehen eta bigarren izan dira. Izugarrizko maila erakutsi dute txapelketa osoan zehar, eta ondo merezitako saria jaso dute.

Neska alebinetan txapeldun izan dira Oihane Etxaide, Nagore Arakistain, June Uranga eta June Olaizola. Mutilek, berriz, derbia jokatu dute, bi talde zumaiar iritsi baitira finalera. Partida ikusgarri baten ondoren, garaile izan dira Kimetz Urain, Jakes Aginaga, Mohamed Benyyouseg eta Endika Zubizarreta. Bigarren gelditu diren mutilek ere txapelketa bikaina egin dute: Unai Goikoetxea, Jon Ander Iribar, Ekain Vazquez eta Danel Garcia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide