BIDEOA: Herri Eskolak bat egin du LGTBIfobiaren Aurkako Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualek gure gizartean sarriegi jasaten dute bazterketa eta jazarpena. Eskola giroan ere halako kasuak askotan suma daitezke. Hori dela eta, Zumaiako Herri Eskolak bete-betean egin du bat gaur aldarrikatzen den LGTBIfobiaren Aurkako Egunarekin. Ikasle guztiok elkartu, ostadarraren koloreak biltzen dituen banderaren inguruan jarri eta argazki jendetsua atera dugu. LGTBIfobiaren aurkako olatua sortu dugu, halakorik ez hemen ez inon!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide