Memoria historikoaren gaia lantzen ari gara Zumaiako Herri Eskolan, gure iragana eta oraina hobeto ezagutzeko asmoz, Aranzadiren eskutik. Horren barruan, eta gure ekimen hori biribiltzeko, mahai-inguru bat egingo dugu Herri Eskolan maiatzaren 31n, DBH 4ko eta Batxilergo 1eko ikasleei zuzenduta.