Batetik, Josune Sasian zumaiarra eta, bestetik, Andoni Garikano tolosarra aritu dira euren bizipenak eta gogoetak mahai gainean jartzen. Kontakizun horien guztiak lotzen eta josten Bernardo Atxaga idazlea aritu da, aiton-amonen hitzei xehetasunak gehituz eta istorioak ulerterrazago eginez ikasleei. Bestalde, adierazpen artistikoa egiten duten ikasleen hainbat koadro ere egon da ikusgai aretoan. Izan ere, ikasgai honetan Gernika koadroaren interpretazio berrituak eta pertsonalak egin dituzte ikusleek, eta gaurko saioan behin baino gehiagotan izan da aipagai Gernikako bonbardaketa.