Herri Eskolako festak "ekosistema hezitzaile osoa" elkartu du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Larunbatean egin genuen Herri Eskolako Festa eta, eguraldia narrats samarra izan bazen ere, eskolako kide guztiek primeran pasa zuten. Hasi gazteenetatik eta zaharragoetara ikasleek hamaika entretenimendurekin gozatzeko aukera izan zuten (aurpegia margotzea, eskulanak, jolasak, apar-festa, bikelooping,...). 

Hori guztia bideratzeko, gurasoek ere makina bat lan egin zuten antolaketa lanetan, bazkaria prestatzen eta gainontzeko koordinazioan. Eta, azkenik, irakasleak ere festako parte izan ziren, eguneroko martxatik irten eta beste gorputzaldi batekin gozatzeko Herri Eskola. Ekosistema aberatsa osatzen dugu guztion artean, ekosistema hezitzailea, eta guztiok gara ezinbestekoak ondo funtzionatu dezan. Egun bikaina izan zen, bai horixe. Eskerrik asko parte hartu zenuten guzti-guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide