Pagatza baserritik hurbil, sakonune batean, Aixako haitzuloa eta dolina daude. Leize honek 12 km baino gehiago ditu eta Euskal Herriko handienetakoa kontsideratzen da. Dolina horrek jasotako urek mikroklima ia tropikala dute; leizezulo honetako ahotik sartu eta berriro Deba ibaira iristen da ura burdinezko tren-zubiaren parean.
Gure ikasleak, Debarainoko bidea trenez egin ondoren, lur azpiko sekretuak aurkitzen ahalegindu dira ingurune eder horretan.