DBHn ikastea bai dela abentura! Gaur ikasgelatik irten eta Nafarroako Irrisarriland abentura parkean ibili dira DBH1 eta 2 mailetako ikasle guztiak. Pasabide arriskutsuak, zuhaitzen gainetik hegan egiteko aukera, dilin-dalan dabiltzan zubiak... Emozioz beteriko eguna, umorez betetako orduak, lagun arteko harremanak estutzeko aukera... Hau ere ez al da bizitzari buruz ikastea?