Proiektu hauek gure Ekosistema Hezitzailearen barruan txertatuko dira:
Horregatik Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasle guztiok batera hartuko dugu parte: Irailaren 5ean, Sagarbideko aretoan.
- 11:30an: 2ONGIZATE proiektuaren oinarrizko xedeak azalduko dizkigute Euskal Herriko Unibertsitateko Iñaki Karrerak eta Daniel Losadak: Praktika profesionala aztertu elkarlanaren bidez hobekuntza eta berrikuntza jarduerak garatzeko, beti ere psikologia positiboaren ikuspuntutik.
- 12:00etan: GOLDEN 5 proiektua: Maria José Lerak, emaitza onekin hain hedatuta dagoen proiektu hau azalduko digu: Proiektu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero klik egin loturan: https://drive.google.com/file/d/0B26VARSlyJTYbzRCQ0lMTWR5Z2M/view?usp=sharing
Bi proiektu hauek gure Ekosistema Hezitzailearen barruan txertatzeko asmoa dugu; alde batetik, aproposak direlako guk bultzatu, landu eta bilatzen dugun hezkuntza motarekin: Pertsona guztien balio positiboak indartu, diskriminazio-egoerak edo menperatze-egoerak saihestu eta genero berdintasuna, elkarlana, partaidetza eta aniztasun mota guztiak errespetatu.
Beste aldetik, hori dena ongi eta behar bezala bermatzeko ezinbestekoa da eskola komunitateko kide guztiak (ikasle-irakasle-guraso) aktiboak izatea, elkarrekin eraikitzen duen (dugun) eskola jarraitzen izatea.