HH eta LHko ikasleek emango diote ikasturteari hasiera, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara.
Aita Mari eraikinean, HH eta LH 1go mailakoak.
Sagarbide eraikinean, LH 2.mailatik LH 6.mailara.
Bigarren hezkuntzatik aurrerakoek ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia izango dute, goizeko 10:00etan (autobusa ordu erdi lehenago irtengo da Aizarnaabaletik). Bertan tutoreak ikastaldeari ikasturtea aurkeztuko dio, hala nola ikasle-taldea, irakasgaiak, irakasleak, egutegia, ordutegia... Horrez gain, gogora ekarri nahi dizuegu iraileko ordutegia 08:15etik 14:15era izango dela.
Sagarbide eraikinean: DBH 1 eta DBH 2.
Aita Mari (eraikin berrian): DBH 3, Curriculum Anitzeko Ikasgela I eta Batxilergoa 2.
Aita Mari (eraikin zaharrean): DBH 4, Curriculum Anitzeko Ikasgela II, Zereginen Ikaskuntzako Gela, Batxilergoa 1 eta Goi Mailako Heziketa Zikloa.
Ongi etorri!