INTEGRAZIO SENTSORIALAREN ERAGINA HAURRAREN GARAPENEAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017ko irailaren 7a

Irakasleriaren etengabeko formazioarekin jarraituz, oraingo honetan, irailaren 4an, Haur Hezkuntzako irakasleak Zarautzen bildu ziren Berritzeguneak eta Kulunka taldeak antolatutako formazio saioan: “Integrazio sentsorialaren eragina haurraren garapenean”.

Saioaren helburua: integrazio sentsorialak haurraren garapenean duen garrantziaz ohartzea izan zen;  sortu daitezkeen nahasmenak identifikatzea eta hauei aurre egiteko estrategiak ezagutzea.

Kulunka taldekoek dioten bezala: “Integrazio sentsorialaren prozesua, nerbio sistemak organo sistema ezberdinetatik jasotako informazioa interpretatu, aztertu eta antolatzeko duen gaitasuna da. Integrazio sentsorialean nahasmendu batek idazketa-irakurketa prozesuan, koordinazio motorrean, lagun arteko harremanetan, auto-estiman, frustrazioan zailtasunak eragin ditzake, baita eskola-porrota ere.

Gai honi buruz sakondu nahi izanez gero, egin klik loturan:

http://kulunka.org/?p=2162&lang=EU

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide