ROBOTIKA

Aurten, Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak antolatuta eta eskolako orduetatik kanpo, Sagarbideko eraikuntzan haurrentzako robotikako saioak ematen hasi gara Rockbotic taldearen eskutik (ingenieriek eta irakasleek elkarlanean sortutakoa). Helburu nagusia: haur eta gazteak saio praktiko eta ludikoen bitartez, zientzia eta teknologiara hurbiltzea da.

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino, eskaintza adin eta maila bakoitzera egokituta dago. Ikasleak robotikaren mundu izugarri eta motibagarri honetara hurbilduko dira, onura anitzak jaso eta arlo askotan aberasgarria bihurtuz.

Astelehenetan eta asteazkenetan Sagarbideko informatika gelan 4 talde batzen dira, egun bakoitzean bi multzo eta orduetan banatuta: 5etatik 6etara eta 6etatik 7etara: Roockies: Haur Hezkuntza eta Rockbies: Lehen Hezkuntza.

Metodologiaren ardatz nagusia: Ekinez eraikitzea da: robotak programatu, bideo jokoak diseinatu… baina garrantzitsuena haurrek ordenagailua erabiliz arazoak konpontzen ikastea da.

Informazio gehiago

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide