Pausoka Elkartea behar bereziak dituzten haurren gurasoek sortutako elkarte gipuzkoarra da. Elkartearen egiteko nagusia da haur horien garapenean behar-beharrezkoak diren errehabilitazio-tratamendu kognitiboak eta fisiko desberdinak sustatu, babestu eta burutzea.
Beraien ametsa gure ametsa ere bihurtu dugu eta gaur Korrikalariak animatzera atera gara. Ekimenak bere egun nagusia Urriaren 14an izango du Urnietan, Gipuzkoan barrena, herriz herri, sentsibilizazio lanak egin ondoren. Egun horretan, egun osoko jaialdia antolatu dute helburu solidarioarekin.
Pausoka Elkarteari buruz eta “Korrika amets bat lortzeko” ekimenari buruzko informazio gehiago jasotzeko lotura hauetan klik egin:
http://www.pausokaelkartea.org/eu/
http://www.pausokaelkartea.org/eu/blog/pausokaren-aldeko-gipuzkoako-itzulia/