Zientzialari egun batez

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017ko aza. 11a, 09:49

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta ikasleen lana ezagutu dugu DBH 3ko ikasleok Zientzia Astearen baitan, Donostian.

Geure eskuz ukitu eta geure begiz ikusi ditugu hainbat material berezi eta esperimentu. Bati baino gehiagori sartu digute zientzialari izateko harra. Ondo pasatzea baita ikasteko biderik onena!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide