BOLIEN BALIOA amaigabea da!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017ko aza. 16a, 16:29

Erabilitako boligrafoak jasotzeko kanpaina berria jarri dugu martxan ZHEn. Horixe izango da aurten gure Agenda21 proiektuaren egitasmoetako bat. Gela bakoitzean jartzeko kutxa koloretsuak egin dituzte ZIG gelako ikasle trebeek eta hantxe utziko dituzte ikasleek gastatzen diren boligrafo eta errotulagailuak. Ondoren, Euskotrenek Zarauzko geltokian ezarri duen edukiontzira bideratuko dira birzikla ditzaten. Orain arte tapoiekin egin dugun bezala, hondakinak ahalik eta gehien murrizteko konpromisoan beste urrats bat da honako hau. Izan ere, bolien balioa amaigabea da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide