Guztiok norabide berean aritu gara gaur, txiki ta handi, indarkeriaren korapiloak askatzen. Gozamena Zumaiako Eskola guztia ekimen bateratuan ikustea! Zinta dantzaren inguruan Herri Eskolako ekosistema bildu gara begirada morea lantzeko. Gainera, ikasleek sortu berri duten talde feministakoek ere hartu dute hitza, emakumeek jasaten duten indarkeria larritasunaren lehen lerrora ekarri behar dela eskatuz.