EGITARAUA:
Aste osoan zehar:
- Aita Mariko eraikuntzako sarreran Olentzeroren irudia jarrita egongo da bere postontziarekin, haurrek prestatutako gutunak han sartzeko.
- Aita Mariko beheko pasabidean Haur Hezkuntza eta LH1 zikloko haurren postalak egongo dira ikusgai.
- Sagarbidean, astelehenak 18, goizeko 11:30ak aldera Zarauzko “Udaberri” abesbatza etorriko da, urtero bezala, Euskal tradizioko Gabon kantak eskaintzera Lehen Hezkuntzako ikasleei, eta Gabon giroa piztea. Ziur, nahiz eta, jada gure artean ez egon, Manolo Urbietaren presentzia ere sumatuko dugula.
- Sagarbidean, aste osoan zehar, 12ak aldera, pasabidean bildu eta gure artean, Gabonetako abestiak kantatuko ditugu.
- Sagarbidean, astean zehar LH3-LH6 bitarteko ikasleak postalak egingo dituzte.
Abenduaren 22an:
AITA MARIN
- 9:45etatik 10:30etara LH1 eta LH2garren mailakoak kanpoko eraikuntza berrira joango dira, Olentzero eta Gomezagori harrera egitera eta opariak jasotzera.
- 10:30etatik 11:15etara 2 eta 4 urtekoak egongo dira eraikuntza berrian.
Sartzeko ordena: aurrenak 4 urtekoak eta gero 2koak.
Kantak:
-Olentzero
-Gomezago
-Etxetxo txiki honetan
-Hobeto kantatuko degu
- 11:15etan 3 eta 5 urtekoen txanda izango da.
Sartzeko ordena: aurrenak 5 urtekoak eta gero 3koak.
Kantak:
-Olentzero
-Gomezago
-Din dan don
-Bertsoa
- Sarrerako Olentzeroarekin argazkiak ateratzeko txandak:
-9:00 – 9:45: LH1 – LH2
-9:45 – 10:30: HH4 – HH2
-10:30 – 11:15: HH5 – HH3