INAUTERIAK ZUMAIAKO HERRI ESKOLAN

Iritsi dira Inauteriak eta urtero bezala Zumaiako Herri Eskolak ostiralean (hilak 9) emango dio hasiera urteroko ospakizunari. Euskal inauteria da gurea: ikasleek mailaz maila eta mozorroz mozorro erakustaldi koloretsu eta ederra eskainiko digute.

Dakizuenez eguraldi txarra dago aurreikusita (alerta horia), eta udaltzaingoak aterpean egitea gomendatu digu, ez aire zabalean; beraz hitzordua Aitzuri frontoian (LH) eta Aita Marin (HH) izango da arratsaldeko 15:10 aldera.

Aitzuri frontoiak lekua (aforoa) oso mugatua dauka eta iaz gainditu egin genuen. Gai hauekin oso zorrotz jokatu behar dugu, eta legearen barruan; beraz, ikuslegorik gabe egingo da ekitaldia, familien eskakizun guztiei ezinezkoa delako erantzutea.

Hala ere, ekitaldi osoa grabatu egingo da, eta argazkiak aterako dira, eta ikastetxeko web orrian jarriko dira.

Eguraldi txarra dela eta… desfilerik ez da egingo, beraz, LHko ikasleak 16:30an Aitzuri frontoian jaso behar dituzue.

Denon onerako izanik, espero dugu ulertuko duzuela.

Haur Hezkuntzakoen emanaldia Aita Mariko aretoan izango da ondorengo txandak eta ordutegia errespetatuz.

Kasu honetan ere, desfilerik ez da egingo eta irteera eskolan, betiko orduan, izango da.

   ONDO ONDO PASA INAUTERIAK!

EUSKAL INAUTERIAK

Gehiago irakurri...

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide