HAURREN ONGIZATEA HELBURU: BIZIKASI

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko ots. 27a, 09:09

Gogoratu bihar, otsailak 28, guraso tertuliak antolatu ditugula, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, ondorengo gaiarekin: "Berdinen arteko tratu onak bultzatzeko, zer egin?"

Eskolan,  gure arteko bizikidetza hobetzeko proiektuan aspalditik ari gara lanean. Urte guzti hauetan egindako lana indartzeko, Euskal Eskola Publikoak BIZIKASI ekimena  hasi du martxan ikasturte honetan. Hau dela eta, Otsaileko saioan aztertuko dugu:

  •  BIZIKASI  ekimena.
  •  Eskola jazarpenaren  eta gatazken arteko bereizketa.
  •  Etxean, gure seme-alabekin  landu beharreko jarreren inguruko gogoeta.

NORI ZUZENDUA: Haur eta Lehen hezkuntzako guraso guztiei

Animatu eta etorri!!!

Gehiago irakurri...

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide