HERRIKO OROIMENA LANTZEN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko mar. 27a, 13:54

2017-2018 ikasturte erdian gaude eta hemen dira Aranzadi Zientzia Elkarteko Eneko Sanz, historialaria, eta Olatz Retegi, antropologoa.

2016. urtean, Zumaiako udalaren laguntzarekin 1936-1945 urteen bitartean Zumaiako udalerrian gerra garaian zer pasa zen jakiteko ikerketa abiatu zuten, eta, proiektu honekin batera, udaleko ikastetxeetan gazteenekin herriko oroimena lantzeko esperientzia pedagokikoak. Herri Eskolan DBH 4 eta Batxilergoko 1. mailakoekin egon dira Zumaiako oroimena eta  bizitako errealitatea ezagutzen eta gerra garaiko historia lantzen. Azken egunean herriko kide bat izango da bertan gerra garaiko bizipenak kontatzen herriko gazteenekin elkarbanatzeko herriko orimena. Esperientzia pedagogiko honek hiru urteko iraupena du eta aurten bigarren urtea bukatzen ari gara datorren urtean jarraitzeko gogoarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide