GAIA: BABESTEA EDO ESPERIMENTATZEN EZ UZTEA?
Hizlaria: Amaia Vazquez Tokia: Alondegia Eguna: Apirilak 23 (astelehena)
Ordua: 18:00-20:00. Hizkuntza: Euskaraz
Sarri askotan seme-alabekin lantzen ditugun harremanetan, bi kontzeptu hauek nahastu egiten ditugu. Egun, hezkuntzan gehiegi behatzen ditugu gure gaztetxoek eta umeek bizitzeko dituzten zailtasun, frustrazio eta porrotak.
Gehiegi babestea eta babestea bi jarrera eta jokaera desberdinak dira. Lehenengoak autonomia bidea oztopatzen du eta bigarrenak guk helarazten dugun seguridadetik seme-alabak mundura abiatzen dira euren esperimentazio propioekin eta honen emaitzak bizitzen.