MAIATZAK 2: Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Denok BAT jazarpenaren aurka!!! Ikasturtean zehar, jazarpenaren aurka, guraso, irakasle eta ikasleekin ekintza desberdinak egin ohi ditugu . Baina maiatzaren 2an, Eskola jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Ikasleen arteko gogoeta eta eztabaida saioak bideratu dira bideo batzuk euskarri bezala hartuta. Honez gain, komunitate guztiaren sentsibilizazioa bultzatzeko logoak, olerkia, eta konpromiso sinadura bilketa egin da. Ekintza guzti hauetan, ikasleen inplikazio zuzena izan da, beraiek antolatu eta prestatu dituzte argazkietan ikus ditzakezuen bezala. Ikasleek ongi pasatzeaz gain, taldean lan egiten, ardurak hartzen eta , batez ere, mezu garbia zabaldu eta barneratu dute : Jazarpenaren aurrean EZ ISILDU! JAZARPENARIK, EZ!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide