Pasaian, txanalaren uberan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko mai. 22a, 07:09

Pasaiako Itsas Festibalekoa oso egun pasa polita eta ezohikoa izan zen. Goizean Pasaia goitik behera zeharkatu genuen itsasontziak ikusten. Hainbeste jende ikusteak poztu egin ninduen, ez bainuen espero itsasontzien inguruko festibal batek horrenbesteko interesa pizterik. Parte-hartzaileek ilusio handiz ziruditen lanean, bertako giroaz erabat disfrutatzen. Zumaiako Beduolaren postura iritsi ginenean, aspaldi ikusi gabeko txanal ospetsua ikusi genuen. Postuan hainbat gauza zeuden, besteak beste, zaharberritzearen argazkiak eta eskolan eginiko maketa txikiak. Han geundela, andre batek galdetu zigun ea maketak guk egin genituen. Orduan, harrotasun osoz, guk ontzi handia egin genuela esan genion, alboan zegoen txanal hura. Txundituta geratu zen, eta gu berriz, gure lanaz inoiz baino harroago. Oso ondo pasa genuen egun osoan zehar eta gauza berriak ikasteko ere balio izan zigun. Gainera, pozarren ikusi genuen noizbait lan ordu batzuk eskaini genizkion ontzi hura Pasaiakoa bezalako erakusketa batean parte izaten. (Irati Salegiren kronika)

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide