BADATOR EUSKARALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko aza. 16a, 15:50

Urriaren 6an Euskaraldiaren festa antolatu zen Zumaian: Hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen egitasmoa. Azaroaren 23a ia gainean daukagu eta Euskaraldia hasiko da; baina hilabete eta erdi honetan hainbat ekintza eraman dira aurrera Herri Eskolan.

  • Bi eraikuntzetako sarreretan Euskaraldiak bere txokoa izan du: Ahobizi eta Belarripresten eginkizunak zein diren azaltzen duten esku-orriekin, eta egitasmoan parte hartu nahi duenarentzat izen emate orriak. 
  • Bi eraikuntzetako irakasle geletan, parte hartu nahi duten irakasleentzat ere izen emate orriak daude. 
  • Horretaz gain, ostiraletan sarrera orduan, bi eraikuntzetan txandaka, irakaslea egongo da zalantzak argitzen eta egitasmoa ezagutarazten. 
  • Ostiraletan ere, sarrera orduetan, bozgorailuetatik, Euskaraldiaren abestia (“Hartu kontrola, aukeratu rola”) entzuten da, belarrietara ezaguna egiteko. 

Informazio gehiago nahi izanez gero behean dituzuen loturetan klik egin, eta ez ahaztu… Hitz egin, entzun eta erantzun Euskaraz Zumaian!

Euskaraldiko abestia: " Haurtu kontrola, aukeratu rola"

Haurrentzako abestia eta dantza: "Aho bizi, belarriak prest dantza"

Aho bizi eskuorria

Belarriprest eskuorria 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide