BIZI-BIZI ETA PRESTU!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko aza. 28a, 12:49

Bizi-bizi eta prestu hartu dugu Euskaraldiaren ariketa soziala Zumaiako Herri Eskolan. Gure hizkuntza ohitura eta inertziak aldatzeko garaia dela iruditzen zaigu, euskararari indar gehiago eman diezaiogun geure eguneroko jardunean. Batez ere, gazteleraz egiteko joera daukagun lagun edo inguruko jendearekin aurerrapausoak ematea da gakoa, euskahalduntzea.

16 urtetik gorakoentzat pentsatutako ekimena denez, Batxilergoko ikasleak eta irakasleak bildu dira Euskaraldiarekin bat egiteko. Ekintza hau zerrenda luze bateko azkena izan da; izan ere, udazken guztian zehar hainbat aldiz izan da Euskaraldia protagonista Herri Eskolan. Batxilergoko ikasle guztiek formakuntza saio bereziak jaso zituzten hasieran; jarraian izen-emate epea ireki eta bereziki sustatu zen parte hartzea; gurasoentzat edota komunitateko beste kideentzat ere izena emateko txokoa prestatu da. Eta txapa janzteko ordua iritsi denean ere, Herri Eskolako pasabideak partaidez beteta ikusi ahal izan ditugu azken egunetan; batez ere, Ahobizien rola hartu dute.
 
Euskararen Eguna bertan da eta euskararekiko jarrera aktiboa hartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu Zumaia bezalako arnasguneek indartsu jarrai dezaten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide