- Hasteko, sarrera-irteera orduetan megafoniaz entzungo dira gure abesti maiteak.
- Honekin batera, Udaleko Euskara aholku Batzordean prestaturiko egutegiak eta eskolan LH6ko ikasleek egindako pegatinak banatuko dira gela guztietan.
- Euskararekiko idatzitako “desioak” Euskararen Zuhaitzean zintzilikatu dira.
Ondoren, emanaldiak etorriko dira:
- Aita Marin, goizez kantu emanaldia izango da. Haur Hezkuntzako maila bakoitzak aurrez prestatutako kanta eskainiko du. Arratsaldean, berriz, euskal jolasak denen gozamenerako: lokots bilketa, sokatira, zaku-karrera, aulki-jolasa,…
- Sagarbiden, arratsaldean izango da saioa. Lehen Hezkuntzako maila guztiak gimnasioan bilduko dira kantu-saio eder bat eskaintzeko. Irakasleek ere beren ekarpena egingo dute.
Ilusio handiz egin dugu lan aurretik Euskararen Egun hau benetan ederra izan dadin. Ez dadila egun bateko kontua izan. Urteko gainontzeko egunetan ere ilusio berberarekin jarrai dezagun euskararen alde.