HEZKUNTZA INGURUKO TERTULIAK: Babesa?, Mugak?, Autonomia?...Nola Jokatu?

Aurreko ikasturtetan hasitako bideari jarraituta, aurten ere, Hezkuntza Inguruko Tertuliak antolatuko ditugu gurasoentzat.
Gure ikasleen, zuen seme-alaben, ongizatea eta arrakasta lortzeko helduok beraiekin dugun hartu emanak izugarrizko garrantzia  eta eragina  du. Hau dela eta, ikasturte honetan ere gurasoentzako heziketa inguruko tertuliak antolatu ditugu. Heziketa Tertulia hauen helburu nagusiak hauek dira:

  • Heziketa gaien inguruan  hitz egin eta  partekatzeko gune atsegin  bat sortzea.
  • Seme-alabekin   erlazionatzeko estiloaz eta honek duen eraginaz  jabetzea. 

GAIA: “ Babesa?, Mugak?, Autonomia?...Nola Jokatu?

Bertan, besteak beste landuko da:

  • Heziketan  kontuan hartu beharreko atalak
  • Heziketa estiloak
  • Heziketa orekatua burutzeko pistak
  • Autonomiara iristen laguntzeko hezitzaileok  izan behar dugun jarrera

NORI ZUZENDUA: Lehen Hezkuntzako 1go, 2. eta 3. mailako ikasleen gurasoei.

EGUNA: Otsailak 6

ORDUA: 17:30etik 19:30tara

NON: Sagarbide eraikineko aretoan

Saioa ikastetxeko aholkulariek gidatuko dute.

PARTE HARTU AHAL IZATEKO ONDORENGO GALDETEGIA BETE.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide