Badakigu, familian ditugun hartu eman estiloak izugarrizko garrantzia eta eragina dutela seme-alaben ongizatean eta garapenean baina korrika bizi gara eta gelditu, pentsatu, formatu eta partekatzeko tartea hartzea kostatzen zaigu. Hau da, hain zuzen ere,gurasoentzako antolatu dugun heziketa inguruko tertuliak ematen duen aukera:
- Heziketa gaien inguruan gogoeta egiteko tartea izatea.
- Adin bereko seme-alabak dituzten gurasoekin esperientziak partekatzeko gune atsegina izatea.
Bertan, besteak beste aztertuko da:
- Seme-alabek ongizatea lortzeko behar dutena.
- Seme-alabekin erlazionatzeko heziketa estiloak.
- Garapenean laguntzeko jarrera egokienak.
- Garapen integrala lortzeko egin daitekeena.
EGUNA: Otsailak 26, asteartea.
ORDUA: 17:30etik 19:30era
NON: Sagarbidea eraikineko aretoan
NORI ZUZENDUA: Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoei.
Saioa ikastetxeko aholkulariek gidatuko dute.
Parte hartu ahal izateko ondorengo galdeketa bete:
GALDEKETA