Martxoaren 13tik 15era Sagarbideko gimnasioa bolatokia eta toka gunea bihurtu zen Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailako ikasleentzat. Gipuzkoako Bola eta Tokako Federaziotik Zarautzeko begiraleak etorri ziren bi modalitate hauen berezitasunak ezagutu eta bietan jolastera: materialaren ezagutza, oinarrizko arautegia, gorputzaren jarrera eta keinuak… a! eta batez ere punteria!
Primeran pasatu genuen! Eskerrik asko!